XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazaritzarekin ongi konpetitzen zuen biltze konplexu horrek, gizarte-egitura bat behar zuen, eta ziur eduki zuela, kultura bati lotuta, jakina.

Beste inon baino luzeago izan den aldi horrek, nolako eragina du oraindik Euskal gizakiaren instintu, sentimendu eta pentsamoldeetan?.

Nekazaritzarako pausoa ematen ez den neurrian, zer nolako eragina izan zuen Euskal gizakiak Mesolitos garai luzean? Eragina abere batzuren kontrolean agertuko zen ziur aski.

Elikadurarako erabiltzen ziren lehorreko abereen populazioak gizakiak kontrolaturik egongo ziren.

Garai hartako teknologia ezaguturik, ez dirudi ordea, uretako abereen populazioa kontrolaturik egongo zenik; itsasoan eta ibaietan ahal zuten guztia harrapatuko zuten, arrantzaren mugak erabilitako tresnerian egongo zirelarik.

Landarediaren gain ez zen eragin handirik izango, eta baso epel hezeari dagokion landaredia nonahi aurkituko zen.

Oraindik ehiza eta biltze aurreratu hau aztertzeke dago eta beraren populazio-dentsitatearen euste-ahalmena, gaur egun ezagutzen diren ehiztari eta biltzaileekin konparatzea, zaila da.

Ziur aski, gaur egun ezagutzen diren biltzaileekin konparaturik, dentsitate handiagoari eutsiko zioten, beraz 0l3 bizt/km2-tik gorakoak izango ziren.

Bestalde Maringdarren kasua lekuko, lehen denborateko nekazaritza aldakorrak, Euskal Herrian baino bi edo hiru bider handiagoko euri-kopurua eta eguzkitiko energi kopuru ia bikoitza jasotzen duten tokietan, 20 pertsona/km2 mantentzen dira.

Gure kasuan, eman dezagun gehien bat 4 bizt/km2 mantentzeko ahalmena duen nekazaritza batekin konpetitu beharko zutela.

Ez dirudi dentsitate horiekin kutsadura nabaririk sortuko zutenik.